Amaia Azkueren kasua aztertuko dute bihar, ETB2-n

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Hitza 2016ko abe. 10a, 14:00

'El lector de huesos' saioan izango da, 22:20etik aurrera.

Urrian estreinatu zuten Dani Alvarez kazetariak eta Pako Etxeberria antropologo eta auzitegiko medikuak gidatutako saioa. Horren helburua ospetsuak izan diren zortzi hilketa-kasu aztertzea da; “beti ere auzitegi zientziaren ikuspuntutik abiatuta”. Besteak beste, Asunta Basterraren kasua; Joxean Lasa eta Joxi Zabalarena; Marta Couceirorena; Aintzane Garayrena eta Jose Bertonenak aztertu dituzte orain arte, eta igande honetan Amaia Azkueren hilketa izango dute hizpide. 22:20ean hasiko da saioa. Berria egunkariak Dani Alvarez elkarrizketatu du, eta hark esan duenez "saio indartsua" izango da, ikerketa "oso ona" izan zelako. Haren arabera, "auzitegi zientziaren aldetik ere intereseko gauzak azalduko dira".