Hara! Egurra ta kitto taldeak disko osoa jarri du entzungai

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 12a, 11:33

Egurra ta kitto musika taldearen Gure Ordua azken diskoa (Mauka disketxea, 2016) osorik entzun daiteke Youtube atarian. Aurreko astean aurkeztu zuen taldeak diskoa Durangoko azokan, eta joan zen hilean kaleratu zuen Lau krabelin gorri abestiaren bideoklipa. Talde gipuzkoarraren laugarren diskoa da Gure Ordua, eta hainbat musikari azpeitiar dira taldeko kide. https://youtu.be/2ViWFdcFZqE