HARA! Negu Gorriak taldeko kideak Irunen elkartu dira

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 19a, 16:07

(Argazkia: Fermin Muguruza) Iñigo Muguruzaren urtebetetze eguna ospatzeko elkartu ziren Negu Gorriak taldeko kideak larunbatean, Irunen. Sare sozialetan zabaldu dute irudia, eta Fermin Muguruzak "Negu Gorriak gara betirako gogoan" idatzi du bere Facebookeko kontuan. Larunbatean elkartu ziren Iñigo Muguruza, Fermin Muguruza, Mikel Kazalis, Kaki Arkarazo eta Mikel Abrego Negu Gorriakeko kideak, eta haiekin izan ziren Angel Katarain eta Jitu ere. Fermin Muguruzak bere Facebookeko kontuan dioenez, Amaia Apaolaza 2015eko uztailean hil zen musika ekoizlea ere gogoan izan zuten; izan ere, Muguruzak honako mezu hau idatzi du sare sozialean: "Amaia Apaolaza ere presente Mikel Kazalisen txupako txapan!".