HARA! Imanol Azkoitia, Aitor Arana eta Eneritz Albizu Euskadi Irratiko 'Hiri Gorrian' saioan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 28a, 17:07

Joan den astean, Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan izan ziren Aitor Arana eta Imanol Azkoitia; izan ere, Dorian Grayren egiazko erretratua azpeitiarrerara ekarri du Imanol Azkoitiak, Aranak hala eskatuta. Saioko 32. minututik aurrera aritu ziren proiektu horri buruz hizketak Azkoitia eta Arana. Haien ondoren, Eneritz Albizu Natul euskara elkarteko kidea aritu zen Hiri Gorrianeko kazetariekin hizketan. Albizu Azpeitiko hitzak eta esapideak bilduko dituen 'Azpeitiarren natul' proiektuaz aritu zen hizketan.