HARA: Errefuxiatuen tragedia, Zumaiako Erribera kaleko hormara

Erabiltzailearen aurpegia baleike.eus Aktualitatea. 2016ko abe. 30a, 15:11

Errefuxiatuek pairatzen duten tragediak ez du etenik, nahiz eta hedabideetako azaletara heltzen ez den. Picassoren Guernicako zati bat abiapuntutzat hartuta, Kalea Guztiona Da mugimenduko kideek borroka hori Erribera kaleko hormara eraman dute, ordu gutxi batzuetarako bada ere.