HARA! 2.800 bisitatik gora izan ditu Azkoitiko parrokiako jaiotzak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urt. 3a, 10:38

Azkoitiko parrokiako jaiotza. (Ihintza Elustondo) Hamabi urteren ostean, Azkoitia irudikatzen duen jaiotza berreskuratu dute Gabon hauetan Azkoitian, eta harrera bikaina izan du. Abenduaren 24an zabaldu zuten jaiotza Azkoitiko parrokian, eta, ordutik, 2.800 bisita izan ditu.