Hara! Jon Artano elkarrizketatu dute 'Amarauna' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 5a, 12:40

Jon Artano kazetari zestoarra Kolonbian izan da azken hilabeteetan, EiTBko berriemaile gisa. Hango bake prozesuaren berri emateaz gain, besteak beste Kuban ere izan da, Fidel Castro presidentearen heriotza kontatzen. Euskadi Irratiko Amarauna saioan elkarrizketatu dute Artano, eta bere bizipenak azaldu ditu. Hemen entzun daiteke elkarrizketa osoa.