HARA! Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' liburua irakurle taldeen liburu kuttunenen artean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 11a, 12:29

(Julene Frantzesena) Miren Gorrotxategiren (Azpeitia, 1981) 33 ezkil liburua arrakasta izaten ari da. Izan ere, datozen hamabi egunetan bost irakurle taldetan landuko dute azpeitiarrak idatzitako liburua. Donostian, Igorren, Sopelan, Zarautzen, Erratzun eta Basaurin aztertuko dute Gorrotxategik Agustin Zubikarai bekari esker idatzitako liburua datozen asteetan. Urtarrilaren 10etik otsailaren 16ra bitartean honako toki hauetan ariko dira 33 ezkil eleberriaz hizketan. Urtarrilaren 10ean, 19:30ean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Urtarrilaren 16an, 17:00etan, Igorreko kultur etxean. Urtarrilaren 19an, 19:00etan, Sopelako kultur etxean. Urtarrilaren 19an, 19:30ean, Zarauzko Garoa liburu dendan. Urtarrilaren 21ean, 17:00etan, Erratzuko elkartean. Otsailaren 16an, 18:45ean, Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.