HARA! Ekainberriko eta Lili Jauregiko bisitari kopuruek %7 egin dute gora 2016an

Erabiltzailearen aurpegia Zestoako Hitza 2017ko urt. 19a, 11:32

Zestoako Ekainberrira eta Lili Jauregira 2015ean baino %7 bisitari gehiago joan ziren 2016an. Guztira, bi museoen artean, 31.000 erabiltzaile izatera iritsi ziren. Ekainberriko bisitari kopurua bigarren urtez jarraian hazi da: 2016an, 28.237 erabiltzaile izan zituen; 2015ean, 26.481en; eta, 2014an, 24.854. Lili Jauregian, berriz, 2.800 bisitari izan ziren 2016an; eta, 2015ean, 2.559. 2008an zabaldu zuten Ekainberri, eta 2013an Lili Jauregia. Zabaldu zituztenetik, guztira, 259.675 bisitari jaso dituzte bi museoek. Hain zuen, Ekainberrin 246.323 bisitari izan dira eta Lili Jauregian 13.352. Bisitarien tipologiari dagokionez, eskaintza didaktikoko publikoa izan da 2016ko bisitari guztien %40, helduak %30, erretiratuak %10, gazteak %17 eta 6 urtez azpiko haurrek %3.