Hara! Azpeitiko bandaren ekitaldia eskaini dute 'Oholtza' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 23a, 11:29

Azpeitiko Udal Musika Bandak 150. urteurreneko azken emanaldia eskaini zuen iazko abenduan, Soreasu Antzokian. EITBk grabatu egin zuen ekitaldia, eta joan zen larunbatean eskaini zuten ETB1eko Oholtza saioan. Hemen ikus daiteke programa osoa.