HARA! Otamendiren liburua, Gantzarainen azala

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2022ko abu. 19a, 09:26

Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak 'Landura' izeneko poesia liburu kaleratuko du irailean. Susa argitaletxearekin plazaratuko du lana, eta Xabier Gantzarainek egin du haren azala. 2019an kaleratu zuen azken liburua Otamendik: 'Disoluzio agiriak'.

Jose Luis Otamendik idazle azpeitiarrak poesia liburu berria plazaratuko du irailean: Landura. Susa argitaletxearekin argitaratuko du lana, aurretik idatzi dituen beste hainbat libururen gisan. Otamendiren liburuaren aurkezpena noiz izango den ez du zehaztu oraindik argitaletxeak, baina azalaren irudia jarri du Twitterren. Xabier Gantzarainek egina da azala.

Otamendik 2019an kaleratu zuen azken poesia liburua, Disoluzio agiriak (Susa) izenekoa. Orduko hartan ere Gantzarainek egin zuen liburuaren azala. Honako lotura honetan irakur daiteke Urola Kostako Hitzak duela hiru urte Otamendiri eginiko elkarrizketa.

Otamendiren liburuak