HARA! ETB1eko 'Sukalerrian' saioan izan da Iñigo Antsorregi

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2022ko urr. 31a, 15:31

'Nire minaren etxea' liburua kaleratu berri du azkoitiarrak, eta bere azken lanaren inguruko xehetasunak azaldu ditu saioan.

Iñigo Antsorregi idazlea Joseba Argiñanoren ETB1eko Sukalerrian saioan izan da gaur, astelehena. Joan zen astean aurkeztu zuen azkoitiarrak depresioa eta umorea uztartzen dituen Nire minaren etxea saiakera, eta bere lan berriaren gaineko xehetasunak azaldu ditu Argiñanoren saioan. Bestalde, honakoa izan da aurkezlearekin batera saioan prestatu duen platera: oilaskoz beteriko aza orriak baratxuri saltsarekin. Honako lotura honetan ikus daiteke gaurko Sukalerrian saioa, osorik.