Ibon Oregi kozinatzen aritu da 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa 2022ko aza. 24a, 11:30

Zarauzko bizilagun kirolaria Joseba Argiñanok ETB1en gidatzen duen programan izan zen atzo eguerdian.

Ibon Oregik ezkerreko hanka galdu zuen orain dela bi urte izandako istripu batean. Kirolari amorratua dela kontuan izanda, egoerari nola ematen ari zaion buelta kontatu zuen, baita istripua nola bizi zuen ere. "Psikologoen laguntza ezinbestekoa izan da egoera berriari aurre egiteko", nabarmendu zuen.