Hara!

Eneritz Furyak abeslariak Azkoitiko Matadeixen grabatu du 'Ihia' abestiaren bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko aza. 29a, 09:34

Bere ibilbideko zenbait abesti moldatzen ari da, horien bertsio berriak egiteko asmoz. Abesti horietako bat da 'Ihia' abestia. 'Emadan' diskoko 'Junco' abestiaren moldaketa da 'Ihia', eta haren bideoklipa grabatu dute Azkoitian.

Eneritz Furyak abeslaria bere zenbait kanta moldatzen ari da, haien bertsio berriak egiteko asmoz. Hain zuzen, 2021ean argitaratutako Emadan diskoko Junco abestitik Ihia izeneko abesti berria sortu du Irungo (Gipuzkoa) abeslariak, eta moldatu berri duen abestiaren bideoklipa Azkoitiko Matadeixe barruan grabatu dute. Mono Irazi, Paxkal Irigoien eta Josu Usobiaga Uso bateria jotzaile azkoitiarra izan ditu bidelagun Eneritz Furyak abeslariak.