Ane Goenaga azpeitiarra, 'Herri Txiki, Amerika Handi' saioaren lehen atalean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urt. 2a, 12:42
Ane Goenaga Mikel Pagadirekin, 'Herri Txiki, Amerika Handi' saioaren lehen ataleko une batean.

Boisen (Idaho, AEB) bizi da Goenaga eta hango ikastolako irakaslea da. ETB1eko saio bereziaren lehen ataleko protagonistetako bat izan zen.

Herri txiki, infernu handi saioaren haritik, saio berezia prestatu du ETB1ek, Amerikako Estatu Batuetan bizi diren euskaldunei eskainita: Herri Txiki, Amerika Handi.

Atzo iluntzean eman zuten lehen saioan, Idahoko hiriburu Boisen bizi diren hainbat euskaldunekin egon ziren Mikel Pagadizabal eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak, eta horietako bat izan zen Ane Goenaga azpitiarra. Boiseko ikastolako irakaslea da Goenaga.

EITBren Nahieran webgunean osorik ikus daiteke Herri Txiki, Amerika Handi saioaren lehen atala, lotura honetan.