Errezil, 1910eko hamarkadan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urt. 11a, 10:53
Errezilgo irudia, 1910eko hamarkadan ateratakoa. (Indalecio Ojanguren)

Indalecio Ojangurenek 1910eko hamarkadan Errezilen ateratako argazkia da honako hau. Twitterreko @returntobasque kontuan argitaratu dute irudia.

1910eko hamarkadakoa da irudia, Indalecio Ojangurenek egina. Errezil ageri da argazkian, atzean Hernio mendia ere bai. Errepidean gizon batzuk, eta pretilaren ondoan emakume eta haur batzuk.

Antzinako argazki ugari argitaratu ohi dituzte @returntobasque twitter kontuan, eta joan zen urtarrilaren 5ean Errezilgo argazkia kaleratu zuen kontu horren kudeatzaileak.