Martin arrunt bat agertu da malekoian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urt. 23a, 11:50
Martin arrunta, Xibarta izoztegiaren aterpean. (utzitakoa)

Osasuntsu topatu dute, eta orain aldundiaren esku geratu da; animaliak zaintzen dituzten zentro batera bideratu dute.

Martin arrunt bat agertu da gaur goizean, 09:45 aldera, malekoian, Galtzagorri elkartearen parean. Oinez topatu dute bertan zeuden herritarrek, eta udaltzainak bertaratu direnean osasuntsu topatu dute animalia, inolako zauririk gabe.

Protokoloa abian jarrita, basozaina jaso du hegaztia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku geratu da. Orain, animaliak zaintzen dituzten zentro batera eramango dute. Martin arrunta agertu eta eraman duten bitarteko denbora tartea oso azkarra izan da, ordu erdi ingurukoa.

Hona hemen Gipuzkoa Gaur-ek bere sare sozialetan zabaldu duen bideoa: