Juan Mari Aizpurua gozogilearen 1992ko Tourrerako tarta

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko uzt. 3a, 12:30
Juan Mari Aizpurua. (ETB)

Aizpurua gozotegiko arimak, Galparsoro anaiekin batera, lasterketako antolatzaile, kazetari eta txirrindularientzako antolatu zuten afariko postrea prestatu zuen duela 30 urte. ETB1en kontatu ditu orduko kontuak.

Juan Mari Aizpuruak duela 31 urte sortu zuen postrea Donostiatik abiatu zen Frantziako Tourraren harira, eta larunbatean berriro egin zituen Aizpurua gozotegiak, Horacio Chacin suhiaren gidaripean. Tarta gogoangarria herritarren artean banatu zuten eta hauek borondatea utzi zuten; bildutako dirua Hotz Zarautz Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat izan zen.

ETB1en elkarrizketa egin zieten Juan Mari Aizpuruari eta Horacio Chacini.