Miren Nogales, udan ere ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko uzt. 4a, 16:28
Julen Telleria eta Miren Nogales. (EITB)

Herri txiki, infernu handiren denboraldia bukatuta, atzo estreinatu zuten Gora Bihotzak saio berria aurkeztuko du zestoarrak, Julen Telleriarekin batera.

Herri txiki, infernu handiren denboraldia bukatuta, udan ere Miren Nogales ETB1en ikusteko aukera izango da. Julen Telleriarekin batera, Gora Bihotzak udako saioa aurkezten hasi da zestoarra. Atzo estreinatu zuten saioa.

Astelehenetik ostegunera, 21:30ean hasita, emango dute saio berria zuzenean, eta eskualdetik, gainera; izan ere, Zarauzko Laspiur arropa denda izandakoaren lokala bihurtu dute Gora Bihotzak saioaren plato.