Bai Euskarari Ziurtagiria zabaltzeko kanpaina berria martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko aza. 5a, 15:43

Azkoitiko 50 establezimendutan egingo dute ziurtagiria lortzeko kanpaina hilabete honetan. Agiria eskuratzeko hizkuntzaren egoera aztertuko dute egunotan teknikariek.

Bai Euskarari egitasmoaren baitan kanpaina berria abian izango da hil honetan. Horret...

Azkoitiko 50 establezimendutan egingo dute ziurtagiria lortzeko kanpaina hilabete honetan. Agiria eskuratzeko hizkuntzaren egoera aztertuko dute egunotan teknikariek.

Bai Euskarari egitasmoaren baitan kanpaina berria abian izango da hil honetan. Horretarako, teknikariak herriko 50 establezimendutara joango dira, kanpainan parte har dezaten.  Teknikariak egitasmoaren inguruko informazioa emango die merkatariei eta eragileek. Besteak beste, “jarduna euskaratzeko laguntzen berri” emango die.

Bide batez, establezimenduetako euskara maila neurtuko dute teknikariek. Behin egitasmoarekin bat egindakoan, eta euskara maila zehaztuta, “jarduna euskalduntzeko konpromisoa” hartu beharko dute dendariek. Bide horretatik, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratuko dute.