“Ezustez” betetako norgehiagoka “interesgarriak” izan ziren larunbatean jokatu zituzten Xake txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko aza. 5a, 15:27

Joan zen larunbatean jokatu zuten maila absolutuko jokalariek Gipuzkoako banakako xake txapelketako laugarren erronda. Antolatzaileen esanetan, “partidu interesgarriak eta biziak” eta “ezustekoak” izan ziren norgehiagoka horieta...

Joan zen larunbatean jokatu zuten maila absolutuko jokalariek Gipuzkoako banakako xake txapelketako laugarren erronda. Antolatzaileen esanetan, “partidu interesgarriak eta biziak” eta “ezustekoak” izan ziren norgehiagoka horietan; Urretabizkaiak irabazi zion Garrori. Urretabizkaiak orain arteko norgehiagoka guztiak irabazi ditu, eta berak ditu puntu gehien.

Hirugarren mailako jokalariek, berriz, hirugarren erronda egin zuten. Asier Plazaola azkoitiarra dago maila honetako lehenengo postuan, Miguel Gomezi irabazi ostean.

Juan Bautista Mendizabal Antonio Oteiza fundazioko zuzendariak eta Azkoitiko kronista ofizialak egin zuen ohorezko sakea. Halaber, Euskadiko Xake Federazioko lehendakaria den Miguel Angel Muela izan zen Elkargunean.