Erloko lagun arteko erronka suhiltzaileen lasterkako taldeak irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko aza. 6a, 19:37

Gaur, larunbata, Ormaetxea taldeak antolatuta Azkoititik Erloko antenara lagun  arteko erronka jokatu dute korrikako taldeen eta mendiko bizikletako taldeen artean. 15:45ean hasi dute proba, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolaren atzetik eta Erlorako ant...

Gaur, larunbata, Ormaetxea taldeak antolatuta Azkoititik Erloko antenara lagun  arteko erronka jokatu dute korrikako taldeen eta mendiko bizikletako taldeen artean. 15:45ean hasi dute proba, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolaren atzetik eta Erlorako antenara arteko bidea egin dute, Bidegorria deitutako bidetik. Taldeka eta erreleboka jokatu dute erronka. Azkenean, suhiltzaileen lasterkako taldea (Josu Arregi, Jose Luis Albizuri, Andoni Aranaga eta Paredes) izan da Erloko antenara iristen aurrena. “Ez dakigu zenbat denboran egin duten, baina minutu baten barruan hiru talde heldu dira Erlora”, azaldu du Mikel Larrañaga antolatzaileak. Bigarren Erreka Team bizikletako taldeak egin du.