Bihar hasiko da Adinduen Astea San Jose egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko aza. 8a, 10:12

San Jose egoitzako adinduek aste berezia ospatuko dute bihartik aurrera; igandera bitartean, txokolatadak, karta txapelketak, musika eta meza izango dituzte, besteak beste.

Urtez-urte antolatu ohi dute Azkoitiko Udalak, Biharko taldeak eta San Jose ego...

San Jose egoitzako adinduek aste berezia ospatuko dute bihartik aurrera; igandera bitartean, txokolatadak, karta txapelketak, musika eta meza izango dituzte, besteak beste.

Urtez-urte antolatu ohi dute Azkoitiko Udalak, Biharko taldeak eta San Jose egoitza fundazioak Adinduen Astea. Aurtengoa, hogeita laugarren aldia izango da eta, orain arte bezala, antolatzaileek “belaunaldi zaharrak eta berriak biltzea” nahi dute San Jose egoitzan ospatuko duten astearen baitan. Hala, bihar San Jose Floreaga ikastetxeko ikasleak joango dira bisitan. Ostegunean, berriz, Xabier Munibe ikastolako gaztetxoak joango zaizkie, eta larunbatean, Bizkargi Musika eskolakoek ikuskizun txikiak eskainiko dizkiete.

Horrekin batera, adinduei zuzendutako seiko urre edota bingo txapelketak izango dituzte. Igandean amaituko da Adinduen astea, eta orduan ospatuko dute Sendiaren eguna; meza egin ostean, San Jose egoitzan lan egiten duten bolondresak omenduko dituzte. Egun horretan, gainera, egoitzan daudenek beraien senitartekoen bisitak jasoko dituzte.