Emakumezkoei zuzendutako paleta ikastaroa antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko aza. 9a, 13:26

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 18 urtetik gorako paleta ikastaroa antolatu du. 18 urtetik gorakoei zuzenduta, hilaren 15ean hasiko dira eskolak, eta ekaina amaiera bitartean iraungo dute.

Emakumea Pilotari proiektuaren baitan antolatu dute ekimen...

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 18 urtetik gorako paleta ikastaroa antolatu du. 18 urtetik gorakoei zuzenduta, hilaren 15ean hasiko dira eskolak, eta ekaina amaiera bitartean iraungo dute.
Emakumea Pilotari proiektuaren baitan antolatu dute ekimena. Parte-hartzaileak astean behin elkartuko dira, eta teniseko pilotarekin eta paleta arinekin entrenatuko dute Azkoitiko Gure Pilotalekuan. Halaber, hilaren 15ean eta 20an proba saioak egingo dituzte ikastaroan parte hartu nahi dutenek.
Hilaren 24ra bitartean eman daiteke izena, 943 47 14 63 Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko telefonora deituta edota Azkoitiko kiroldegian dauden esku-orriak beteta.