Mikel Zubizarreta izango da datozen udal hauteskundeetarako EAJko hautagaia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urt. 14a, 13:32

Mikel Zubizarreta Orbegozo, egun Azkoitiko EAJko Uri Buru Batzarreko lehendakaria dena izango da datozen udal hauteskundeetarako EAJko alkategaia, Azkoitiko EAJk adierazi duenez. Alderdiak uste du bera dela “hautagai onena”, eta duela hila...

Mikel Zubizarreta Orbegozo, egun Azkoitiko EAJko Uri Buru Batzarreko lehendakaria dena izango da datozen udal hauteskundeetarako EAJko alkategaia, Azkoitiko EAJk adierazi duenez. Alderdiak uste du bera dela “hautagai onena”, eta duela hilabete batzuk hasi zuten Herritarren Partaidetza prozesuari “egokien erantzuten” diona ere Zubizarreta dela gaineratu dute.

Zubizarretak aurreko bi legealdietako EAJko gobernua osatu zuen, eta honek orduan egin zuen “gestio txukuna” nabarmendu nahi izan dute, besteak beste.

EAJren esanetan, Zubizarretak “sustatu” zuen “gobernu programa osatzen laguntzeko” egin zuten prozesua, eta Elisabet Arrieta EHUko irakasleak zuzendu zuen. Alderdiak adierazi duenez, “berrogei lagun inguruk” hartu zuten parte “lehenengo aldiz” egin duten ekimen honetan. Horrez gain, Azkoitiko EAJk adierazi du oraindik programa eta zerrenda osatu gabe dutela. Hori hala, datozen hilabetetan aurkeztuko dutela jakinarazi dute.