Araoz Gazte Abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urt. 14a, 14:06

Bihar, Araoz Gazte Abesbatzak kontzertua emango du Azkoitiko Parrokian. 17:30ean izango da emanaldia. Gorka Miranda abesbatzako zuzendariaren gidaritzapean, 11 pieza abestuko dituzte emanaldian; Izar ederra, Ixil-ixilik, Nigra sum edota Lili bat ikusi ...

Bihar, Araoz Gazte Abesbatzak kontzertua emango du Azkoitiko Parrokian. 17:30ean izango da emanaldia. Gorka Miranda abesbatzako zuzendariaren gidaritzapean, 11 pieza abestuko dituzte emanaldian; Izar ederra, Ixil-ixilik, Nigra sum edota Lili bat ikusi dut abestiak, besteak beste.

Abesbatza 2004. urtean sortu zen, eta hamabi eta hamasei urte bitarteko neskek osatzen dute. Ordutik, hamaika kontzertu eman dituzte Gipuzkoan barrena. Halaber, 2008. urtean Donostiako Orfeoiarekin eta Ludvig orkestrarekin Gontzal Mendibil musikariak sortu zuen Arrupe, mi silencio musikalean parte hartu zuen Donostiako abesbatzak.