Bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, enpresa baten ustez materiala lapurtzen ari zirela

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urt. 24a, 11:49

Ertzainek  23 eta 29 urteko bi lagun atxilotu zituzten atzo arratsaldean, ustez Itsasiaga auzoko enpresa batean materiala lapurtzen ari zirela. Ertzaintzak adierazi duenez, pertsona horiek 400 kilo baino gehiago pisatzen zituzten metalezko materialak ...

Ertzainek  23 eta 29 urteko bi lagun atxilotu zituzten atzo arratsaldean, ustez Itsasiaga auzoko enpresa batean materiala lapurtzen ari zirela. Ertzaintzak adierazi duenez, pertsona horiek 400 kilo baino gehiago pisatzen zituzten metalezko materialak ari ziren lapurtzen ertzainek atzeman zituztenean.

Iturri horien arabera, 19:00ak inguruan gertatu zen atxiloketa; Ertzaintzak adierazi du enpresako segurtasun zerbitzuko langileak ikusi zituela ustezko bi lapurrak enpresa inguruan. Halaber, Ertzaintza enpresara iritsi zenean, atxilotuak ihes egiten saiatu zirela gaineratu dute. Iturri horien arabera, ondorengo orduetan deklaratuko dute atxilotuek epailearen aurrean.