Evaristo Bastarrika ‘Fanfa’ tenorea hil da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urt. 25a, 15:24

Evaristo Bastarrika Agirrezabal Fanfa tenore azkoitirra hil zen atzo, bihotzekoak emanda. Madrilen (Espainia) hil zen abeslaria, bere azken urteetako bizilekuan. 80 urte zituen Bastarrikak, eta ofizioz kamioilaria izan bazen ere, ibilbide luzea egin zu...

Evaristo Bastarrika Agirrezabal Fanfa tenore azkoitirra hil zen atzo, bihotzekoak emanda. Madrilen (Espainia) hil zen abeslaria, bere azken urteetako bizilekuan. 80 urte zituen Bastarrikak, eta ofizioz kamioilaria izan bazen ere, ibilbide luzea egin zuen musikagintzan, batez ere zarzuelak eta operak abesten baitzituen tenoreak.
Donostian egin zituen kantuko ikasketak, Jesus Agirregabiria tenorearekin batera. Ondoren, Italian jarraitu zituen ikasketak egiten, eta han Gianfranco Rivoli musikariarekin batera ikasi zuen.
1955. urtean, Donostian La Dama de Amboto opera abestu zuen, eta 1957. urtean Donostiako Musika Hamabostaldian hartu zuen parte. Ordutik, Euskal Herrian ez ezik, Espainian, Venezuelan, Ekuadorren, Costa Rican edota Kolonbian barrena ibili zen abesten.
Amparo Madrigal abeslariarekin ezkonduta zegoen Bastarrika. Bihar izango da hileta elizkizuna eta errausketa, Madrilen.