Irudietan: Zezen Asteburua martxan da Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ira. 29a, 13:48

Atzo iluntzean Torre Zurin asteburu osoan ikusgai izango den erakusketa inauguratu ondoren, gaur eguerdian atera dituzte kalera Azkoitian lehen aldiz antolatu duten Zezen Asteburuaren ekitaldiak. 12:00etan hasita, dozena bat gaztetxo ibili da jolasean plazan karretoiarekin. Ondoren, 12:30ean, hasi da Kontzejupean Azkoitiko Musika Bandaren pasodoble kontzertua; horixe izan da eguerdi parteko hitzordurik jendetsuena. 14:00etan bazkaria izango dute zezenzaleek Ibai Ondo jubilatuen tabernan; 45 bat lagunek eman dute izena, antolatzaileek jakinarazi dutenez. 17:00etan, berriz, sokamuturra ibiliko da Plaza Berritik Balda plazara. Bihar, berriz, honako egitaraua izango du Zezen Asteburuak: 11:00etan: Erakusketaren irekiera. 12:00etan: Karretoia. 17:00etan: Zekorren entzierroa, Plaza Berritik Balda plazara. Gero, zezenak sueltoan. Ondoren, karretoia eta zozketa. Hemen, eguerdian ateratako argazkiak: [flickr_set id="72157701619642964"]