Irudietan: Txahal txikiekin jolastuz agurtu dute Azkoitiko Zezen Asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ira. 30a, 19:13

Umeak eta gaztetxoak izan dira protagonista Azkoitiko lehen Zezen Asteburuaren bigarren eta azken jardunaldian. Zezen txikiekin jolasean ibili dira arratsaldean, azkenean Ignazio Iriarte Margolaria kaletik Balda plazara egin duten entzierro txikian aurrena, eta plazan bertan sokatik lotuta atera dituzten zezen txikiekin, ondoren; pottokak ere atera dituzte, zezen txikien ondoren. Hemen, gaur arratsaldeko argazki batzuk: