Plaza Ondo jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Miarritzera eta Hondarribiara

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urr. 2a, 18:47

Urriaren 10ean egingo dute txangoa, 08:30ean liburutegi aurretik abiatuta. Urriaren 9ra bitartean eman daiteke izena, jubilatuen elkartean.

Miarritze. Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du urriaren 10erako, asteazkena. 08:30ean abiatuko dira liburutegi aurretik, eta Miarritz (Lapurdi) eta Hondarribia (Gipuzkoa) bisitatuko dituzte. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek urriaren 9ra bitartean eman ahalko dute izena, jubilatuen elkartean. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 38 euro. Hamaiketakoa norberak eramatea aholkatu dute, eta bazkaria Hondarribian egingo dute. 20:30 aldera iritsiko dira bueltan Azkoitira.