Zabalik da Kontzejupeko Pilota Txapelketaren XLV. edizioan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urr. 9a, 13:27

Urriaren 14a, igandea, izango da Kontzejupeko XLV. Pilota Txapelketan izena emateko azken eguna. Aurtengorako benjaminen, kimuen, haurren, kadeteen, gazteen, nagusien eta nesken txapelketak antolatu dituzte, eta finalak San Andres egunean izango dira. Neurketa guztiak Kontzejupean jokatuko dituzte pilotariek, eta txapelketaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, behin egutegia eginda, ez dute partida egunik aldatuko, pisuzko arrazoirik ez bada behintzat. Izena eman nahi duten herritarrek Whatsapp bidez 667 503 918 telefono zenbakira mezua bidali edo Gurea pilotalekura bertaratu beharko dute. Whatsapez inskribatzen direnek, pilotari bikotearen izen-abizenak eta adina zehaztu beharko dute mezuan.