Hiru autobus ibiliko dira Azkoitia eta Elosua artean joan-etorriak egiten, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urr. 10a, 16:05

Ostiralerako eguraldi ona iragarri dutela eta, Azkoitiko Udalak beste autobus bat jarri du Elosura joan-etorria egiteko.

2017ko Elosuko feriako irudia. Ostiralerako eguraldi ona iragarri dutenez, Azkoitiko Udalak Elosuko feriara joan-etorria egiteko beste autobus bat antolatu du. Izan ere, erakundearen arabera, iaz bi autobus txiki ibili ziren bidaiak egiten, eta hainbat ordutan ilarak sortu ziren. Arazo hori sor daitekeela ikusita, beste autobus bat ere izango da 09:00etatik 20:30era bitartean Azkoitiko Julio Urkixo kalearen eta Elosua auzoaren artean joan-etorriak egiten. Azken autobusa 20:30ean aterako da Elosutik. Egitarau oparoa prestatu dute Elosuan ostiralerako. Honako lotura honetan irakur daiteke ekintza sorta.