Alde Zaharreko lokal hutsak berreskuratzeko diru-laguntzak eskainiko ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urr. 29a, 11:26

Azkoitiko Udalak Alde Zaharreko lokal hutsak berreskuratzeko eta horietan proiektu berriak sustatzeko diru laguntza kaleratu du. Diru laguntzak azaroaren 30a bitartean eska daitezke udaletxean, eta alokairurako diru-laguntza jaso ahal izango dute saltokien nahiz zerbitzuetara bideratutako negozioen jabeek. Pertsona fisikoek nahiz juridikoek eskatu ahal izango dute laguntza, baina hainbat baldintza bete beharko dute hobaria jasotzeko.