Josu Juaristi EH Bilduren Europako zerrendaburu izateko hautagai aurkeztu da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 1a, 15:41

Josu Juaristi. Josu Juaristi (Azkoitia, 1964) EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburu izateko hautagai aurkeztu da. Harekin batera, Lorena Lopez de Lacalle ere aurkeztu da hautagaitzara. Juaristi EH Bilduko eurodiputatu izan da legealdi honetan; Lorena Lopez de Lacalle, berriz, EFA Europako Aliantza Librea alderdiko presidenteordea da gaur egun, eta Arabako Kultura eta Kirol diputatu izan zen 2007 eta 2010 urteen artean. Bi hautagaitzek Hauteskunde Batzordearen oniritzia jaso dute, "hauteskundeetarako barne araudiak ezartzen dituen eskakizunak betetzen dituztelako". Orain, barne kanpaina egingo dute bi hautagaiek, eta EH Bilduko oinarriek bozketa bidez hautatuko dute zerrendaburu nor izango den, azaroaren 23tik 25erako asteburuan.