Gatillazo eta Korkones taldeen kontzertuak izango dira larunbatean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 13a, 12:53

Gatillazo taldea. Musikak hartuko du larunbat gauean, azaroak 17, Azkoitiko plaza. Gatillazo eta Korkones taldeak ariko dira zuzenean, 22:30ean hasita. Azkoitiko Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatu ditu emanaldiak. Punk rocka egiten dute bi taldeek. Gatillazo 2004an Agurainen (Araba) sortutako taldea da. Evaristo abeslari ezaguna da taldeko burua, eta sei disko kaleratu dituzte 2005. urtetik. Korkones, berriz, Pasaiako (Gipuzkoa) musika taldea da.