Eneritz Arrietak Bizkaia Pilota Txapelketako finala jokatuko du zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 15a, 10:49

Arrieta azkoitiarrak eta Leire Etxaniz etxebarriarrak Araiztegi eta Maite Ruiz de Larramendi izango dituzte aurrez aurre finalean. Zapatuan, 17:00etan hasiko da jaialdia, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Eneritz Arrieta eta Maite Iriarte artxiboko irudi batean. (Hitza) Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarrak Bizkaia Pilota Txapelketako finalerako txartela lortu zuen joan zen ostiralean, Leire Etxaniz etxebarriarrarekin batera. Arrizabalaga eta Olatz Ruiz de Larramendiren aurka neurtu zituzten indarrak, eta 17 eta 22 nagusitu ziren Arrieta eta Etxaniz. Horrenbestez, txapela lortzeko lehian ariko dira zapatuan, Araiztegiren eta Maite Ruiz de Larrinagaren aurka, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko duten finalean. 17:00etan hirugarren eta laugarren postuak izango dituzte jokoan, Arrizabalagak eta Olatz Ruiz de Larramendik Espinar eta Mendizabalen aurka, eta ondoren jokatuko dute finala.