Irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dituzte astelehenean Azkoitiko Balda kalean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 16a, 15:37

Balda kalean egingo dituzte lanak. (Azkoitiko Udala) Datorren astelehenean, azaroaren 19an, hasiko dituzte irisgarritasun arazoei konponbidea emateko lanak Azkoitiko Balda kalean. Aurreikuspenen arabera, pare bat hilabete iraungo dute obrek. Aste honetan bertan bildu da Hirigintza zinegotzi Miguel Angel Bastida bizilagunekin esku hartzearen inguruko azalpenak emateko. Gaur egun kale horretan dauden oztopo arkitektonikoak kentzea da lanen helburua, eta errepidearen eta espaloien arteko kotak berdintzea Balda kaleko 14 eta 19 zenbakien artean. Orain eskailerak daude igogailua eta errepidea lotzen dituen pasagunean, eta eskailerak kendu dira eta arranpa jarriko dute. Obren aurrekontua 70.000 eurokoa da. Obrek irauten duten bitartean, Madinabeitia plazako igogailuak martxan jarraituko du; momentu puntualetan soilik etengo da zerbitzua. Alabaina, alboetako eskailerak itxita egongo dira. Ondorioz, bizilagunek bi aukera dituzte: igogailua erabiltzea edo Nemesio OtaƱo kaletik sartzea. Halaber, ibilgailuentzat Balda kalea itxita egongo da 15 eta 22 zenbakien artean. Miguel Angel Bastida zinegotzia herritarrekin bildu da aste honetan. (Azkoitiko Udala)