Eneritz Arrietak Bizkaia Pilota Txapelketako finala irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 17a, 20:46

Finalistak sariak eskuetan dituztela. (Argazkia: Twitter) Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarrak Bizkaia Pilota Txapelketako finala jokatu du gaur arratsaldean, Leire Etxaniz etxebarriarrarekin batera. Amaia Araiztegiren eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka neurtu dituzte indarrak, eta 22 eta 12 nagusitu dira Arrieta eta Etxaniz. Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu dute finala, eta txapelketaren lehen edizioko txapela jantzi du azkoitiarrak.