Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 20a, 13:17

19:00etan egingo dute batzarra, Bilgunean. Horrez gain, EH Bilduren Europako Parlamenturako zerrendaburua aukeratzeko barne hauteskundeak egingo dituzte larunbatean, eta Urola Erdiko bozketa puntua izango da Azkoitiko Bilgunea.

Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du datorren ostiralean, azaroak 23, 19:00etan, Bilgunean. Bi gai landuko dituzte: 2019ko hauteskundeak eta 2019ko aurrekontuak. Horrez gain, larunbatean, azaroak 24, EH Bilduren Europako Parlamenturako zerrendaburua aukeratzeko barne hauteskundeak egingo dituzte, eta Urola Erdiko bozketa puntua izango da Azkoitiko Bilgunea, 10:00etatik 13:00etara. Online plataforma bidez egingo dute bozketa, baina laguntza behar duenak edo ordenagailua erabiltzen ez dakienak inskribatu eta bozkatzeko aukera izango du Bilgunean. Josu Juaristi azkoitiarra eta Lorena Lopez de Lacalle dira europarlamentari izateko EH Bilduren bi hautagaiak.