Bideoa: Adin-Adin egitasmoaren barruko saioa, Azkoitiko San Jose egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 21a, 17:15

Eneritz Artetxe azkoitiarra eta Xebastian Lizaso azpeitiarra bertsotan aritu ziren atzo arratsaldean Azkoitiko San Jose egoitzan. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk Gipuzkoako adineko pertsonei zuzenduta laugarren urtez antolatu duten Adin-Adin egitasmoaren barruko saioa izan zen Azkoitikoa. Hemen ikus daitezke saioan hartutako argazkiak. Bideoan, berriz, atzo Azkoitiko adinekoen egoitzan bizitakoaren laburpena ikus eta entzun daiteke. https://youtu.be/r6w1X-np1tE