Leire Olaberriak bere ekintzaile esperientzia kontatu du Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 22a, 16:39
Leire Olaberria Ikaztegietako (Gipuzkoa) txirrindulari profesional ohiak bere ekintzaile esperientzia kontatu du gaur, Azkoitiko Intsausti jauregian, 14:30ean hasita egindako kafe tertulian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Iraurgi Berritzenek eta Urkomek antolatu zuten solasaldia, eta "tertulia polita" sortu zen bertan, sustatzaileen arabera. Besteak beste, beldurrei nola aurre egin azaldu zuen txirrindulariak. Hona hemen atzoko kafe tertuliako argazkiak: