Dantzariak eta azoka izan dituzte Azkoitian igande goiza girotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 25a, 14:08
San Andres jaietan murgilduta daude azkoitiarrak. Herri Lasterketa eta danborrada izan zituzten atzo, eta gaurkoan ere izan dute zertaz gozatu. Goizean zehar, Azkoitiko baserrietako produktuen erakusketa eta salmenta izan da herriko plazan, eta bolillo lanen erakustaldia, Kontzejupean. Horrez gain, Garapenean Bidelagun azoka egin dute herriko plazan, 11:00etan hasita; bertan, herrian lan egiten duten hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek postuak jarri dituzte. Gainera, Bizkargi musika eskolako dantzariak, Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako Kandiola dantza taldeak eta Txalkor txistulari taldea ibili dira herriko kaleetan barrena giroa alaitzen. Hona hemen gaur goizean Azkoitian hartutako irudiak: [flickr_set id="72157703924613634"]