'Bideojokoak sortzen' tailer teknologikoa egingo dute Gabonetan, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 3a, 16:13
Gabonetarako tailer teknologikoa antolatu du Azkoitiko Elkarguneak, udalaren laguntzaz. Scratch programa erabiliz, bideojokoak nola sortzen diren ikusi eta ikasiko dute partaideek. Tailerra LH 5-6 eta DBH1-2 mailetako ikasleei zuzenduta dago. Ikastaroa urtarrilaren 2tik 4ra eskainiko dute, eta 09:00etatik 13:00era bitartean izango dira saioak. Plazak mugatuta daude, eta egitasmoa udalak finantzatu duenez, ikastaroaren prezioaren %50 ordaindu beharko dute izena ematen dutenek, hau da, 30 euro. Parte hartzeko, izena eman behar da, abenduaren 10etik 21era bitartean, Elkargunean dagoen Gazteria Zerbitzu Bulegoan. Informazio gehiago nahi duenak, 943-026 027 telefonoan edo www.jolastek.eus atarian eskura dezake.