Ramon Oñederra 'Kattu' omendu dute Baionan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 20a, 11:12

https://www.youtube.com/watch?v=GgEVZdvlbdc&feature=youtu.be Atzo, abenduak 19, 35 urte bete ziten GALek Ramon Oñederra Kattu errefuxiatu azkoitiarra hil zuela. Urtemugaren harira, gertatutakoa oroitzeko hainbat ekitaldi egiten ari dira, eta atzo, omenaldia egin zioten Baionan. 19:00etan hasita, erail zuten leku berean, lehen Kayetenia ostatua zegoen gunearen parean, ekitaldi beroa egin zioten Katturi, Sortuk antolatuta. Lehenik, Katturekin bizi izandako pertsona batek, Isaac Koldobitartek, hartu zuen hitza. Ondoren, Guk musika taldeak bi abesti jo zituen zuzenean; kantu horietako bat Kattu hil ostean sortu zuten haren omenez. Horren ostean, Arantxa Oñederra Katturen arrebak anaia nolakoa zen oroitu zuen, eta segidan, Xabi Larralde Sortuko iparraldeko kideak hartu zuen hitza. Amaitzeko, lore eskaintza egin eta agurra dantzatu zituzten. Jende dezente bildu zen ekitaldian, eta egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu zituzten bertaratu zirenek. Katturen omenezko ekitaldiak amaitzeko, XXXIV. Kattu xake memoriala jokatuko dute, igande goizean zehar. Hona hemen atzoko omenaldiko irudiak; goian ageri dena, berriz, Guk taldeak Katturi eskainitako abestia da: (Irudiak: Asier Altuna)