Azkoitiko Garbigunea itxita egongo da urtarrilaren 2ra bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 20a, 18:33

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, Gabonak direla eta, Azkoitiko Garbigunea itxita egongo da abenduaren 21etik urtarrilaren 1era arte. Hori dela eta, hondakinak Lapatxeko Garbigunera eraman beharko dira. Lapatxeko Garbigunea honako ordutegi honetan zabaltzen dute: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00era. Haiekin harremanetan jartzeko, 943 81 55 05 telefonora deitu edo lapatx@azpeitia.eus helbidera idatz daiteke.