Haur pila baten eskutitzak jaso ditu Olentzerok Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 24a, 14:39

Eguerdi partean egin du Olentzerok Azkoitiara bisita. Eliz atarian jarri da ikazkina, eta hainbat haurren eskutitzak jaso ditu. Batzuk pozik, eta beste batzuk beldurtuta hurbildu dira Olentzerorengana, eta hark gogokiak eta globoak eman dizkie umeei. Bien bitartean, herriko ikastetxeetako gazteak kantuan aritu dira kalerik kale. Horrez gain, beste hainbat haur ere ikusi ahal izan da kalean Gabon eskean. Hona hemen gaur Azkoitian hartutako irudiak: