Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Azkoitiko emanaldirako sarrerak gelditzen dira oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 27a, 12:31

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek larunbatean, abenduak 29, Azkoitian eskainiko duten Musua ikuskizunerako sarrerak gelditzen dira oraindik. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, biharko –ostirala– 13:00 arte izango dira salgai, udaletxeko Kultura Sailean. Bi emanaldi eskainiko dituzte Baztartxon: bata 16:00etan, eta bestea 18:30ean. Sei euro balio dute sarrerek.