'Climax' eta 'Lekaime' filmak emango dituzte bihar, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 27a, 16:54

'Lekaime' film laburreko une bat. (Xanti Rodriguez) Zinetogramek antolatuta, Gaspar Noeren Climax eta Xanti Rodriguez azpeitiarraren Lekaime filmak ikusi ahal izango dira bihar, ostirala, Azkoitian. Baztartxo antzokian emango dituzte bi lanak, 22:00etan hasita. Lehen lanean, hogei urban dantzari hiru eguneko entsegu saio baterako gelditzen dira, baso baten bihotzean aurkitzen den barnetegi deslai batean. Elkarrekin egingo duten azken koreografia dantzatuko dute, eta sangria iturri erraldoi baten inguruan festa bat antolatuko dute ondoren. Laster giroa elektrizatu egingo da, eta eromen arraro batek harrapatuko ditu egun osoan zehar. Badakite drogatu egin dituztela, ez dakite, ordea, nork edo zerk. Lekaime, berriz, magia beltza, nazismoa eta Elizari lotutako haurren bahiketak uztartzen dituen hamazazpi minutu pasako film laburra da. Fantasia eta beldurrezko generoak uztartu ditu, eta Sitgesko Fantasiazko Nazioarteko Zinema Jaialdian sail ofizialean lehiatu zen.