Presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute hainbat herritarrek Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 31a, 18:55

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko taldeak deituta, manifestazioa egin dute gaur, abenduak 31, Azkoitian. 18:30ean plazan hasi da protesta, eta Plaza Berri eta Julio Urkixo etorbidea zeharkatuta, berriz ere Kale Nagusira itzuli da manifestazioa. Bada garaia, preso eta iheslariak etxera lelopean egin dute manifestazioa ehunka herritarrek.